2012-11-19

Topaketa Gasteizen - Quedada en Vitoria

Larunbatean Euskadi Knits-eko Gasteizko lehenengo topaketa egin genuen. Aukeratutako tokia Saburua parkearen ondoan dagoen “Un toque de laurel” kafetegia. Ordua 16:30. Itxura denez jendea irrikitan zegoen eta batzuk lehenago iritsi ziren. Oso gustora egon ginen, hiru bat orduz puntua egiten eta berriketan. Gertakizun honen kronika bezala argazki batzuk.

El sábado celebramos la primera quedada vitoriana de Euskadi Knits. El sitio elegido fue la cafeteria "Un toque de laurel" al lado del parque de Salburua. La hora 16:30. Parece ser que la gente estaba impaciente y algunas llegaron antes. Estuvimos muy a gusto, tejiendo y hablando durante unas tres horas. Pongo unas fotos como crónica del evento.



Bildu ginen jendearen ikuspegi orokor bat, azkenean 15 pertsona bildu ginen.

Visión general de la gente que nos reunimos, al final fuimos 15 personas.


Idoiaren ama eta bere lagunak ere animatu ziren. Hurrengo bileran ere espero ditugu. Alboan Nerea Gasteizkoa eta Gloria Bilbokoa.

La madre de Idoia y sus amigas también se animaron. Las esperamos en la siguiente reunión. Al lado Nerea de Vitoria y Gloria de Bilbao.


Amaia bere manoplekin jo eta ke, eta Maria txaketa inprobisatu batekin (oso polita gainera)


Amaia a tope con sus manoplas y Maria con una chaqueta improvisada (y muy bonita por cierto)



Miren Bilbotik etortzera animatu zen, eta alboan Idoia gasteiztarra gustora azkenean topaketa bat zegoelako bere hirian.

Miren se animó a venir desde Bilbao y al lado Idoia de Vitoria encantada de que al final se hacía una quedada en su ciudad.


Donostitik etorri ziren Dala (txapel batekin eskuetan), Eva (bere Vanadium berdearekin) eta Vilja (orratzei begiratu gabe txalekoa egiten)


Desde Donostia vinieron Dala (con un gorro entre manos), Eva (con su Vanadium verde) y Vilja (tejiendo un chaleco sin mirar la agujas)



Marilo Donostiatik etorria (baserritar traje batentzako tokilla bat egiten dagoeneko aspertuta) eta Carina Tolosatik lepo batekin esku artean.


Marilo que vino de Donostia (tejiendo una toquilla para un traje de casera, de la que ya estaba aburrida) y Carina de Tolosa con un cuello entre manos.


Gloriak berak egindako kutxa hau ekarri zuen. Beste topaketa baterako ideia, kutxa egiteko tailerra.

Gloria trajo una caja hecha por ella. Idea para otra quedada, taller de cajas.


Hurrengo topaketa noiz egin pentsatzen hasi ginen. Gabonak pasata izango da seguruenik, urtarrilean. Beraz Siberia-Gasteizko neguko topaketara gonbidatuta zaudete.


Empezamos a pensar en hacer otra quedada. Lo mas seguro es que sea despues de Navidades, en enero. Así que estais invitados a la quedada invernal de Siberia-Gasteiz.

1 comentario:

  1. argazki politak!!!!!
    oso pasatu neban!!!
    hurrengoan gehiau!!!

    ResponderEliminar