2013-08-08

Udarako lepoa - Cuello de verano

Nire urtebetetzean Colinette etxeko "creative pack" bat oparitu zidaten (kilo bat artile hainbat motatakoa). Oraindik artile hauekin ezer egin gabe neukan. Zinta moduko hariak ere bazeuden eta udarako bufanda bat egitea otu zitzaidan.

En mi cumpleaños me regalaron un "creative pack" de Colinette (un kilo de lanas variadas). Todavía no había hecho nada con estas lanas. Había unas lanas tipo cinta y se me ocurrió tejer una bufanda de verano.


Aukeratutako patroia "Lace ribbon scarf" da, Knittykoa. Haria nahiko lodia denez 6 mmtako orratzak erabili ditut. Hala ere, uste dut orratz lodiagoekin hobeto geratuko zela. Bufanda egiteko nahiko hari ez, eta azkenean lepo bat egin dut.

El patrón elegido es el "Lace ribbon scarf", de Knitty. Como el hilo es bastante grueso he usado agujas de 6 mm. Aún así, creo que quedaría mejor con agujas mas gruesas. No tenía suficiente hilo para una bufanda y se quedó en un cuello.


Oraingoz eguraldia bero dago, baina freskatzen hasten denerako badaukat ze jarri lepoan.

Por ahora hace calor, pero en cuanto refresque ya tengo qué ponerme en el cuello.

No hay comentarios:

Publicar un comentario