2014-11-06

Mitoi finlandiarrak - Mitones finlandeses

Autengo udazkenean Euskadi knits taldekook CAL (crochet along) bat egitea erabaki genuen. Oraingoan kakorratzaz. Batzuentzat gauza berria zen, baina ez ginen kikildu. Patroia hau aukeratu genuen: Suomalainen Mysteerilapasvirkkaus-CAL eta irailanren 23an kakorratza martxan jarri genuen.

Este otoño las de Euskadi knits decidimos hacer un CAL (crochet along). Esta vez con ganchillo. Para algunas era nuevo, pero no nos acobardamos. Elegimos este patrón: Suomalainen Mysteerilapasvirkkaus-CAL y el día 23 de septiembre pusimos los ganchillos en marcha.



Bi hariak batera eramaten dira "Tapestry crochet" teknika erabiliz. Ia guztiontzat teknika berria zen, baina asko gustatu zaigu. Nahiko zurruna geratzen da, beraz poltsak eta etxeko gaiak egiteko aproposa da.

Se llevan los dos hilos a la vez usando la técnica del "Tapestry crochet". Era una técnica nueva para casi todas, pero no gustó mucho. Quedado un poco rígido, por lo que es ideal para bolsos y complementos para la casa.



Patroia finlandieraz zegoen eta hasiera baten ez genekien ondo nola egin, marrazkiaren grafikoa bakarrik genuen. Eskerrak taldean Mia daukagun eta patroia itzuli zigun. Eskerrik asko!

El patrón estaba en finlandés y al principio no sabíamos como hacerlo, solo teníamos el gráfico con el dibujo. Menos mal que tenemos a Mia en el grupo y nos tradujo el patrón. ¡Muchas gracias!

Patroia: Suomalainen Mysteerilapasvirkkaus-CAL Kirsti Hallamaa-rena
Hariak: Drops Fabel eta Drops Baby Alpaca Silk
Kakorratza: 2 mm

Patrón: Suomalainen Mysteerilapasvirkkaus-CAL de Kirsti Hallamaa
Hilos: Drops Fabel y Drops Baby Alpaca Silk
Ganchillo: 2 mm

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada